Kaldereroen konpartsa 1986an atera zen aurreneko aldiz herrian, Imanol Eliasen efemerideen liburuan jasota dagoenez. 32 urteotan egin egin dira kaldereroak, baina urte guztietako parte hartzaile kopurua ez da bera izan; gorabeherak izan ditu konpartsak, baina azken urteetan gero eta jende gehiago ateratzen da kalera, trapu zaharrak soinean, zartaginak astintzera.
Duela urte batzuetatik elkarrekin ateratzen dira kalejiran Miriam Arregi (Azpeitia, 1985), Gorka Ibarguren (Azpeitia, 1975), Igor Zabala (Azpeitia, 1995), Asier Goenaga (Azpeitia, 1975) eta haien senideak eta lagunak.
Zabala eta haren bikotekide Itsaso Rodriguez duela zortzi urte hasi ziren lagun batzuekin kaldereroen kalejiran parte hartzen. "Lagunartean hasi ginen aterako al ginen-eta hitz egiten, eta horrelaxe egin genuen urratsa". Ordutik, batak edo besteak huts egin arren, “urtero” ateratzen dira kalejiran, eta, gainera, lagun kuadrilla hazi egin da: “Haurdun egonda ere atera izan gara, pentsa”, azaldu du Arregik. Izan ere, gaur egun, haur eta heldu, hogei bat lagun elkartzen bazkaltzeko, eta, ondoren, denek elkarrekin irteten dute konpartsan.
Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzan.