Karnabalak 2018

Euriak ez du zapuztu kaldereroen desfilea

Uztarria.eus 2018ko ots. 3a, 21:55

Eguraldiak ez du batere lagundu gaurkoan. Euri zaparradak egin ditu arratsaldean, eta, hori dela eta, Azpeitiko kaldereroen desfilean aldaketak izan dira. Ohiko kalejirarik ez dute egin; Bustinzuriko Errebalean elkartu dira 19:00etan, eta plazan abesti batzuk jo ondoren, Azoka Plazan elkartu dira guztiak. Udal Musika Bandarekin eta Juan Antxieta musika eskolako kideekin batera, Trapu Zaharrak kanta eta kaldereroen martxa abestu dituzte han bildutakoek. Euria eta hotza egin badu ere, jende ugari animatu da trapu zaharrak soinean jantzi eta zartaginak astintzera.

Hona hemen kaldereroen konpartsari ateratako argazkiak:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide