Udalaren aitortza jaso dute Sagardoyk, Herrerak eta Izagirrek

Uztarria.eus 2018ko ots. 11a, 10:58

Herritar ugari elkartu ziren atzo gauean Soreasu antzokian eskaini zuten Handia filmaren saio berezian. Filmak hamar Goya sari jaso berri ditu, eta han izan zen sarietako bat jaso zuen Eneko Sagardoy aktorea. Sagardoyk filmaren inguruan hitz egin zuen, eta Udalak aitortza egin zion aktoreari. Horrez gain, filmean lan egin duten Mikel Herrera azpeitiarrak eta Juan Kruz Izagirre Azpeitiko bizilagunak ere jaso dute Udalaren aitortza. Herrerak filmeko efektu berezietan egin du lan, eta Izagirre hura ekoiztu duen Irusoingo zuzendari teknikoa da. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide