Sokamuturreko zezena bailitz lepotik sokarekin lotutako haurraren silueta berriro agertu da Elizkaleko horman, oraingo honetan, Karnabal asteburuan. Silueta beltzak, gainera, kartoizko zezen burua zuen aurpegia estaltzen, mozorro gisan.
Aurrekoan bezala, ez du asko iraun marrazkiak; igande eguerdirako guztiz estalita zegoen, pintura beltzarekin.
Eta aurrekoan bezala, jarri du hizpidea gertatutakoak Twitterren. Izan ere, Eneko Etxeberria alkatea izan zen silueta berriaren berri emanez txioa bota zuen aurrena, eta handik gutxira bota zuen bigarrena, estali zutela erakutsiz eta. "Ba norbaitek borratu egin du berriro, ez ulertzekoa", idatzi zuen Etxeberriak:
Alkatearen mezuek izan zuten erantzun soka, gertatutakoa salatuz:
Azken mezua
Elizkaleko irudiaren egile anonimoak edo anonimoek ere eman dute erantzuna, ezabatutako irudiaren gainean beste mezu bat jarrita. Dinamoaren Twitter kontuak zabaldu du irudia, eta Jose Luis Otamendik itzuli du latinetik euskarara mezu berriaren edukia: