Errazkini eta Intxaurrandietari babesa erakutsi diete hainbat hautetsik eta hautetsi ohik

Uztarria.eus 2018ko mar. 27a, 13:58

EH Bilduk sustatuta, azken 35 urteetako agintaldietan ardura instituzional eta politikoa izan duten hainbat herritarrek agerraldia egin zuten joan den ostiralean, hilak 23, udaletxean. Alde batetik, "babesa eta elkartasuna" agertu zioten Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohiari eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohiari. Bi auzipetuak "bizi osorako zigor ekonomiko ikaragarria jasateko arriskuan" aurkitzen direla salatu zuten agerraldia egin zuten herritarrek, eta "desadostasun irmoa" agertu zuten "EAJk eta PSE-EEk hautatu duten bide judizialarekiko". 2017ko urrian erabaki zuen GHK-k Errazkin eta Intxaurrandieta auzitara eramatea. 

Bestetik, "auziak dakarren atzerapen demokratikoa oso kezkagarria eta onartezina" dela salatu zuten: "Herritarrek boto bidez hartutako erabakiak gauzatzeagatik epaituko dituzte Iñaki eta Ainhoa, Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratua eteteagatik, hain zuzen. Aipatu ditugun alderdi horien politikei alternatibak eraikitzea zigortu nahi dute, eta hori bereziki larria dela deritzogu".

Horregatik herritarrei dei egin zieten apirilaren 7an egingo den manifestazioan parte har dezaten. Errazkini eta Intxaurrandietari  babesa erakusteko mobilizazioa 18:30ean irtengo da plazatik, Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude lelopean. 

Errazkin eta Intxaurrandieta apirilaren 12an epaituko dituzte, Espainiako Kontu Auzitegian. Zubietako errauste planta gelditzeagatik eragindako kalte ekonomikoa beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak: 41 milioi euro.

Auziaren harira Urola Kostako Hitzak Errazkini egindako elkarrizketa, hemen

(Argazkia: Azpeitiko EH Bildu)

Babesa agertu duten hautetsien zerrenda:

1979-1983:

  • Jesus Mari Arrazola Iturriza (Eusko Alkartasuna)

1983-1987:

  • Jone Odriozola Uzkudun (Herri Batasuna)
  • Esteban Orbegozo Arruti (Herri Batasuna)
  • Karmen Egiguren Aizpuru (Herri Batasuna)

1987-1992

  • Karmen Egiguren Aizpuru (Herri Batasuna)
  • Enrique Odriozola Zurutuza (Herri Batasuna)
  • Xabier Arrizabalaga Larrañaga Enbortxo (Herri Batasuna)

1991-1995:

  • Jose Maria Aizpuru Eraso Etxahun (Herri Batasuna)
  • Karmelo Goenaga Arruti (Herri Batasuna)
  • Aitor Larrañaga Larrañaga (Herri Batasuna)

1995-1999:

  • Jose Maria Aizpuru Eraso Etxahun (Herri Batasuna)
  • Miguel Aitor Larrañaga Larrañaga (Herri Batasuna)
  • Juan Luis Leturia Telleria Letu (Herri Batasuna)
  • Miguel Gotzon Astigarraga Agirre Etxetxo (Herri Batasuna)

1999-2003:

  • Miren Odriozola Uzkudun (Euskal Herritarrok)
  • Jose Luis Otamendi Etxabe Oto (Euskal Herritarrok)
  • Gotzon Astigarraga Agirre Etxetxo (Euskal Herritarrok)
  • Aitor Unanue Albizuru (Euskal Herritarrok)
  • Unai Lizaso Sanz (Euskal Herritarrok)
  • Juan Mari Rezabal Peñagarikano (Euskal Herritarrok)

2003-2007:

  • Miren Odriozola Uzkudun (Habea)
  • Iñaki Errazkin (Habea)
  • Dorleta Odriozola (Habea)
  • Aitzol Iparragirre (Habea)

2007-2011:

  • Iñaki Errazkin Vitoria: (ANV)
  • Leire Lazkano Odriozola (ANV)
  • Xanet Esnaola Karrera (ANV)
  • Arantxa Isart Badiola (ANV)
  • Haizkurgi Uzin Larrañaga (ANV)
  • Leire Ibarguren Agirre (ANV)
  • Manuel Unanue (Eusko Alkartasuna)
  • Mikel Ibarzabal (Eusko Alkartasuna)
  • Juan Karlos Arellano (Aralar)

2011-2015:

  • Eneko Etxeberria Bereziartua (EH Bildu)
  • Mikel Ibarzabal Eizagirre (EH Bildu)
  • Leire Etxaniz Manterola (EH Bildu)
  • Iñaki Portilla Aranburu (EH Bildu)
  • Ainhoa Beristain Odria (EH Bildu)
  • Manuel Unanue Elustondo (EH Bildu)
  • Aritz Epelde Zinkunegi (EH Bildu)
  • Kontxita Martija Olaizola (EH Bildu)
  • Imanol Amenabar Urkidi (EH Bildu)
  • Mari Jose Iturria Etxenagusia (EH Bildu)
  • Juana Jauregi Zendoia (EH Bildu)
  • Maialen Agirre (EH Bildu)


2015-2019:

  • Eneko Etxeberria Bereziartua (EH Bildu)
  • Estitxu Elduaien Uranga (EH Bildu)
  • Agustin Lizarralde Odriozola (EH Bildu)
  • Leire Etxaniz Manterola (EH Bildu)
  • Josu Labaka Zuriarrain (EH Bildu)
  • Ainhoa Beristain Odria (EH Bildu)
  • Aitor Bereziartua Larrañaga (EH Bildu)
  • Ainara Larrañaga Irulegi (EH Bildu)
  • Mikel Ibarzabal Eizagirre (EH Bildu)
  • Leire Goenaga Uzkudun (EH Bildu)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide