Sutea izan da Loiolako Santutegiko Gogartetxean

Uztarria.eus 2018ko maiatzaren 18a

Sutea izan da gaur, ostirala, goizean Loiolako Santutegiko Gogartetxean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, eraikineko teilatuan piztu da sua, 11:00ak aldera. Iturri horren arabera, beharginak soldatze lanetan aritu dira, eta isolamendurako materiala da su hartu duena. Segurtasun Sailaren arabera, ez da zauriturik izan. Udalaren arabera, kontrolpean dago sutea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide