XJ Auzolanean elkarteak atzo kaleratu zuen datorren astean izango diren Sanjuandegiko festatarako prestatu duen egitaraua. Jaietako lehen eguna zapatuan izango da; izan ere, Umeen Eguna izango da hiru egun barru auzoan.
Festen atarirako, datorren asteazken eta ostegunerako, hainbat ekitaldi antolatu dute urtero legez. Festak, ofizialki, baina ekainaren 1ean, ostiralez, hasiko dira, Mantangorriren ongietorriarekin, eta igandera bitartean izango da zer gozatu eta zer egin auzoan. Festak igande arratsaldean bukatuko dira Mantangorriren agurrarekin, baina, halere, ekainaren 9rako ere antolatu dituzte ekitaldiak. Hain zuzen ere, Indiaren aldeko txirrindularitza proba eta gaztetxoen krosa izango dira egun horretan.
XJ Auzolaneanek festen egitaraua kaleratu du, baina jaien gaineko xehetasunak emateko agerraldia bihar egingo dute hainbat auzotarrek.
Hona hemen, Sanjuandegiko festen egitaraua:
Maiatzak 26, zapatua. Umeen Eguna.
12:00. Egunaren hasiera.
Ondoren, jolasak.
14:00. Bazkaria.
Bazkalostean, jolasak.
17:00. Lore Koloreren ikuskizuna.
Maiatzak 30, asteazkena.
21:00. Bertso afaria, Unai Agirre eta Nerea Ibartzabal ariko dira kantuan.
Maiatzak 31, osteguna.
19:00. Kantu jira eta pintxo-poteoa.
21:00. Mus txapelketa.
22:00. Iluntze musikatua: Erein eta Talka musika taldeen kontzertuak.
Ekainak 1, ostirala. Gazte Eguna.
09:00. Gosaria eta auzolana.
18:50. Txosna irekiera.
19:00. Matangorriri ongietorria.
19:05. Buruhandien eta erraldoien kalejira, trikitilariekin.
21:00. Gazte afaria.
23:00. Areto dantza emanaldia, Jose Mari Orbegozoren eskutik.
23:00. Aurrez aurre, Azken Sustraiak eta Laket taldeen kontzertuak.
Ondoren, Meritron, P4UL eta Kanpax DJ-en emanaldia txosnan.
Ekainak 2, zapatua. Auzo Eguna.
10:30. Xake txapelketa.
11:00. Judo erakustaldia.
12:30. Bandaren kontzertua.
13:30. Triki-pintxo-poteoa.
15:00. Auzo bazkaria.
17:00. VI. Trikiti Txapelketa.
18:30. Txokolatada.
19:00. Sakatu elektrotxaranga, buruhandiekin.
20:00. Parrillada.
22:00. Hartz, Bultz eta Zopilotes Txirriaos taldeen kontzertuak.
Ondoren, DJ Elepuntorekin gaupasa karpan.
07:00. Zezena.
08:30. Gaupaseroen argazkia.
09:00. Salda.
12:00. Dantzari Txikien emanaldia.
16:30. Zezen txikiak.
18:30. Herri kirol erakustaldia.
20:00. Mantangorriri agurra.
Ekainak 9, zapatua. Indiaren aldeko ekintzak.
16:00. Txirrindulari proba.
17:30. Gaztetxoen krosa.