Azpeitiko karate eskolako ikasleek erakustaldia eskainiko dute zapatuan

Uztarria.eus

Iaidō teknikaz ikasitakoa erakutsiko dute Azpeitiko Sei-Shin-Ryu elkarteko adin guztietako lagunek. Erakustaldia kiroldegian izango da, 16:30ean hasita. Nahi duen herritar oro hurbil daiteke bertara.

Datorren zapatuan, ekainak 9, karate erakustaldia egingo dute Azpeitiko Sei-Shin-Ryu eta Donostiako Sabaki--Ha karate elkarteek erakustaldia egingo dute datorren zapatuan, hilak 9, Azpeitiko kiroldegian. Bertan, bi eskoletako adin guztietako ikasleek hartuko dute parte, eta Iaidō teknikaz –katana japoniarra– ikasitakoa erakutsiko dute. 

Erakustaldia 16:30ean hasiko da, eta herritar oro hurbil daiteke bertara. Sei-Shin-Ryu eskolako kideek herritarrei dei egin diete zapatuko hitzordura hurbil daitezen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide