Iaz bezala, aurten ere aizkorakadaka bota dute Urrestillan San Juan arbola. Eta iaz bezala, Mikel Larrañaga aizkolaria izan zen atzo iluntzean lizarra botatzearen ardura izan zuena. San Juan bezperan plazan altxatu zuten arbola botata agurtu zituzten, beste behin, Urrestillako sanjuanak, ekitaldiz betetako azken arratsaldeaz gozatu ondoren.