48 urteko gizon azpeitiar bat hil da, Italian moto istripua izanda. Atzo arratsaldean izan zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak istripuaren berri, eta erakundeak azaldu duenez, ez dakite oraindik zerk eragin zuen ezbeharra. Italiako Alpeetan izan zuen istripua azpeitiarrak, Paso Stelvio errepidean, motoarekin.