Esklerosi anizkoitzaren inguruko sentsibilizazio kanpaina Azpeitira iritsi da

Uztarria.eus

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak Busti zaitez kanpaina martxan jarri du beste urte batez, eta fundazioko kideak Azpeitian dira gaur, asteartea. Esklerosi anizkoitzaren inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko eta dirua biltzeko postua jarri dute Sanagustinpean. Bertan askotariko materiala eskuratu ahal izango da egun osoan zehar, eta produktuen salmentarekin biltzen duten dirua esklerosia duten pertsonei laguntzeko erabiliko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide