Giza eskubideen urraketak jasan dituzten herritarrek jasotako omenaldia, bideoan

Uztarria.eus

Joan zen astean aurkeztu zuten Azpeitiko Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak Azpeitia 1960-2017. Motibazio politikoz urratu diren giza eskubideak eta beste sufrimendu batzuk, Azpeitia eta azpeitiarrei gertatuak liburua. Jende ugari izan zen liburuaren aurkezpenean, eta ekitaldiaren bideoa egin du Erlo Telebistak.

Liburuaren aurkezpeneko irudi bilduma honako lotura honetan ikus daiteke. Ekitaldiaren kronika, berriz, honako lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide