Saninazioak 2018

Izarraitz taldeko txistulariek eta Euskaraldiko ordezkariek botako dute saninazioetako txupinazoa

Uztarria.eus 2018ko uzt. 12a, 16:51

Izarraitz txistulari taldeko kideak saninazioetako korporazioan.

Aurten 40 urte betetzen ditu Azpeitiko txistulari taldeak, eta Udaleko Festa Batzordeak erabaki du taldeko musikariei omenaldia egitea. Gainera, datorren udazkenean herrian egingo den Euskaraldia antolatzen ari diren ordezkariek ere izango dute txupinazoa botatzeko ardura.

Izarraitz txistulari taldeko kideek eta Euskaraldiko ordezkariek botako dute San Inazio festei hasiera emango dien txupinazoa. Aurten 40 urte betetzen ditu Azpeitiko txistulari taldeak, eta Udaleko Festa Batzordeak musikariei omenaldia egitea erabaki du. Gainera, datorren udazkenean egingo den Euskaraldia egitasmoa prestatzen ari diren lagunek ere izango dute txupinazoa botatzeko ardura. Hain zuzen ere, duela aste batzuk aurkeztu zituzten Euskaraldian parte hartuko dutenak ordezkatuko diztuzten bi hamaikakoak.

Herriko dantza taldeek bota zuten iaz San Inazio bezperako txupinazoa. Hain zuzen ere, Luis Alberdi Beltza dantza eskolako ordezkariak, Jose Mari Orbegozo, AGL Dantza taldeko kideak eta Sahatsa Dantza Taldeko ordezkariak izan ziren udaletxeko balkoian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide