Abuztuaren 6an itzuliko dira autobusak ohiko geltokietara

Uztarria.eus

Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko autobus geltokiak martxan izango dira astelehenetik aurrera. 

Festak pasatuta, astelehenetik aurrera autobusek ohiko geralekuetan egingo dituzte geldialdiak. Horrenbestez, Julian Elorza hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak martxan izango dira hilaren 6tik aurrera. Saninazioak izan direla eta, abuztuaren 5era bitartean –egun hori barne– autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide