Aldaketak izango dira autobus geltokietan bihartik ostegunera bitartean

Uztarria.eus

Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko geltokia.

Bertan behera utziko dituzte Julian Elorza Hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko autobus geltokiak, obrak tarteko.

Konponketa-lanak direla eta, bertan behera utziko dituzte Julian Elorza Hiribideko eta Burdinbidearen Euskal Museoaren pareko autobus geltokiak, abuztuaren 28tik abuztuaren 30era –biak barne–. Geltoki horien ordez, autobusek bariantean egingo dituzte geldialdiak, museoaren ondoko oinezkoentzako zubiaren parean, hain zuzen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide