Kontribuzioa ordaintzeko udal diru-laguntza eskatzeko epea ireki dute

Uztarria.eus

Elizkaleko irudia. (Maialen Etxaniz)

Gaurtik abenduaren 1era bitartean eska dezakete norbanako zein familiek 2018ko Ondasun Higiezinen Zergaren ordainketak eragindako gastuei aurre egiteko laguntza hori.

Azpeitiko Udalak gaur ireki du aurtengo Ondasun Higiezinen Zergaren (kontribuzioa) ordainketak eragindako gastuei aurre egiteko udal laguntza eskatzeko epea. Iaz onartu zuen lehen aldiz Udalak ohiko etxebizitzaren kontribuzioa ordaintzen laguntzeko diru-laguntza linea berria, herrian behar larrienean daudenei zuzenduta. Aurten jarraipena eman dio diru-laguntza horri eta, guztira, 10.000 euroko diru-poltsa bideratu du horretarako.

Diru-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituzten udalerriko norbanakoek zein familiek abenduaren 1a arteko epea dute eskaera egiteko. Udalaren webgunean kontsulta daitezke laguntzaren gaineko xehetasun guztiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide