Parrokiako kanpaietako bat, konpontzera

Uztarria.eus 2018ko ira. 27a, 18:13

Parrokiako kanpandorreak kanpai bat gutxiago du gaur goizetik. Elizkizunak iragartzeko jotzen duten kanpaia da, hain zuzen ere, garabia batekin kanpandorretik jaitsi dutena. Kanpaiari pitzadurak sortu zaizkiola eta konpontzera bidaliko dutela azaldu du Kepa Susperregi parrokoak. Kantabriako (Espainia) lantegi batean berrituko dute Azpeitiko kanpaia.

Kanpaia jaisten ari zirenean atera du argazki hau Iñaki Aizpuru Perraxek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide