Zuzenbide piriniarraz ariko da igandean Angel Rekalde Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus

Angel Rekalde. (Nabarralde)

Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Zuzenbide piriniarraren nondik norakoak izenburupean izango da hitzaldia, 11:30ean hasita.

Nabarralde Fundazioko Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak antolatuta, Zuzenbide piriniarraren nondik norakoak izenburupean solasaldia izango da etzi, igandea, Sanagustin kulturgunean. Kafe Naparra egitasmoaren barruko solasaldia Angel Rekaldek eskainiko du, 11:30etan hasita. Ordu eta erdi inguruko hitzaldia izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide