Gorroto delituak izango dituzte hizpide gaur, Emakumeen Txokoan

Uztarria.eus

Sexu orientazioaren eta genero identitatearen ondorioz gertatzen diren gorroto delituez izango da tailerra. 18:00etan hasiko da saioa, eta nahi duen orok du bertaratzeko aukera.

Gaur, asteazkena, sexu orientazioaren eta genero identitatearen ondorioz gertatzen diren gorroto delituez tailerra izango da Emakumeen Txokoan. 18:00etan izango da saioa, eta sexu, genero eta desira sisteman arreta jarrita, arautik kanpo kokatzen diren pertsonek pairatzen dituzten indarkeriak izango dituzte mintzagai bertaratzen direnek. Saioa irekia izango da, eta nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.

Urriaren hasieratik, gai horri lotutako erakusketa dago ikusgai Emakumeen Txokoan. Egitasmoak Koperaldartek, Azpeitiko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide