Martxan da Laboaldia

Uztarria.eus 2018ko aza. 22a, 11:01

Atzo, asteazkena, zabaldu zituen ateak Laboa gertutik erakusketak, eta jende pixka bat gerturatu zen ireki eta gutxira. Datozen egunetan, Laboaldiak irauten duen egunetan, Betharrametako aretoan izango da ikusgai Mikel Laboa Katedraren eskariz Itziar Zubizarretak egindako erakusketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Erakusketa horren irekierarekin hasi zen atzo Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak Mikel Laboaren unibertso poetikoa "bere osotasunean" erakusteko antolatu duten Laboaldia. Datozen egunetan askotariko egitasmoak izango dira, hala nola hitzaldiak, mural pintaketa, txangoa, entzunaldia eta kontzertua izango dira abenduaren 1a bitartean. Aurtengo abenduaren 1ean beteko dira Laboa hil zela hamar urte.

Uztarriak datozen orduetan argitaratuko du Itziar Zubizarretari egindako elkarrizketaren bideoa.

Honako hau da Laboaldiaren egitaraua:

Azaroaren 23a, ostirala

  • Aurkezpena: Laboaren begiak liburuxka, Alaitz Aizpuru egilearekin. 18:00etan, Udal Liburutegian.

Azaroaren 24a, zapatua

  • Mural margoketa. Egunean zehar, Alde Zaharrean.

Azaroaren 27a, asteartea

  • Hitzaldia: Laboaren kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste. Ana Gandararekin. 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Azaroaren 28a, asteazkena

  • Bisita gidatua eta hitzaldia: Non dago Mikel Laboa? Josune Albisurekin. 19:00etan, Betharrameko Udal Erakusketa Aretoan.

Azaroaren 30a, ostirala

  • Zumetarenera txangoa, arratsaldez.
  • Solasaldia eta entzunaldia: Laboaren belarria, Ibon RGrekin. 21:30ean, Gaztetxean.

Abenduaren 1a, larunbata

  • Kontzertua: Laboa hamaika ahotsetara, herriko musikarien eskutik. 22:30ean, Sanagustin kulturgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide