'Herritartasun globala' izenburupean solasaldia izango da gaur Loiolan

Uztarria.eus

Francisco Javier Martinez Contreras Deustuko Unibertsitateko irakasleak eskainiko du solasaldia, 19:00etan hasita. Gaztelaniaz eskainiko du doako hitzaldia, eta entzuleek liburutegiko atetik sartu beharko dute saiora.

Loiolako Santutegiko Loiola Zentroak antolatzen duen Herritartasun Eskola egitasmoaren beste hitzaldi bat izango da gaur, asteartea. Herritartasun globala izenburupean eskainiko du Francisco Javier Martinez Contreras Deustuko Unibertsitateko irakasleak solasaldia, ohi bezala, 19:00etan hasita. Gaztelaniaz eskainiko du doako hitzaldia, eta entzuleek liburutegiko atetik sartu beharko dute saiora. Herritartasun Eskolen xedea da gaurkotasuna duten kezka sozialen inguruko eztabaida bultzatzea eta alternatiben inguruko hausnarketa egitea.

Hurrengo solasaldia urtarrilaren 22an izango da, Laudato Si, guztion etxearen zaintza izenburupean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide