'Cristopher Robin' filma emango dute larunbatean eta igandean Soreasun

Uztarria.eus

Cristopher Robin filmaren hiru emanaldi izango dira larunbatean eta igandean Soreasu antzokian. Larunbateko emanaldia 19:30ean izango da, eta igandekoak 16:30ean eta 19:30ean. Adin guztietako ikusleei zuzendutako komedia generoko filma da Cristopher Robin, 2018an AEBetan ekoiztutakoa. Marc Foster da Disneyren lanaren zuzendaria, eta 104 minutuko iraupena du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide