Sansebastianak 2019

Ikastetxeetako danborradek girotu dute festa bezpera

Uztarria.eus

Danbor hotsa nagusi izan da gaur herriko ikastetxeetan. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain eta Iraurgi Ikastetxean jolastokiak gainezka egon dira gaur arratsaldean, beren danborradak eskaini dituzten ikaslez eta haiek ikustera joan den jendez beteta. Karmelo Etxegarain eta Iraurgin goiz partean ere izan dute danbor festa, HHko ikasle txikienenen eskutik; Iraurgikoek, gainera, San Martin egoitzara ere egin dute bisita. Eguraldia alde izan dute danborjole txikiek arratsaldeko saioetan, eta guztiek izan dute kanpoan jotzeko aukera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide