Ordubeteko atzerapenarekin hasi da maratoi erdia, sute baten eraginez

Uztarria.eus 2019ko mar. 30a, 18:53

Suhiltzaileak eta korrikalariak, Azkoitian.

17:30ean irten dira azkenean Azkoititik Azkoitia-Azpeitia proba nagusiko parte-hartzaileak. Lasterketa motza bere orduan hasi da, 16:15ean.

XXVI. Azkoitia-Azkoitia maratoi erdia ordubeteko atzerapenarekin hasi da, Azkoitiko Bizkargi kalean sortu den sute baten eraginez. Horrenbestez, maratoi erdiko parte-hartzaileak 17:30ean irten dira Azkoititik, 16:30ean izan beharrean.

8,1 kilometroko lasterketa motza, aldiz, bere orduan irten ahal izan da, 16:15ean, eta bukatu dituzte lanak lasterkariek.

Bi lasterketen emaitzak eta argazkiak ikusgai izango dira webgune honetan arratsaldean zehar.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide