Azkoititik iritsi da Azpeitira 21. Korrika 09:15 inguruan. Loiola igaro, Loiolako etorbidetik Etxebeltz-Izarratik Sanjuandegira pasatu eta handik Jose Artetxetik eta Foru Ibilbidetik zehar Alde Zaharrera sartu da. Kalerik kale jendetza biltzen joan da Korrikan; haur, heldu eta gazte, ehunka herritarrek egin du bat AEK-k antolatutako euskararen aldeko ekimenarekin. Eskuz esku dozenaka eragilek eraman dute lekukoa. Alde Zaharrean ibili ostean, Zestoarako bidea hartu du Korrikak. Segidan, ikastetxeetako ikasleek Korrika Txikia egin dute Alde Zaharrean.
(Argazkiak: Uztarria eta Arnaitz Rubio Aprea)