ONCEren asteburuko zozketak 20.000 euroko saria utzi du Azpeitian

Uztarria.eus

Ines Lazkano, kioskoaren ondoan.

62.720 da zenbaki saritua. Ines Lazkano loteria saltzaileak saldu zuen saritutako kupoia, ONCEk Foru Ibilbidean duen kioskoan.

Atzo, igandea, ONCEk egindako Asteburuko Soldatatzarraren zozketak 20.000 euroko diru saria utzi du Azpeitian. 62.720 da zenbaki saritua (003 seriea), eta Ines Lazkano loteria saltzaileak saldu zuen saritutako kupoia, ONCEk Foru Ibilbidean duen kioskoan. Zenbaki saritua salduta, "oso gustura" dagoela azaldu dio Lazkanok Uztarria.eus-i.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide