Hainbat emakumeren eskulanak ikusgai, Sanagustinen

Uztarria.eus

Herriko hainbat emakumek egindako askotariko eskulanak jarri dituzte ikusgai Sanagustin kulturgunean. Atzo, asteartea, muntatu zuten erakusketa, eta hilaren 17ra arte izango da ikusgai. Besteak beste, kuadroak, kutxak, kaierak eta abar egin dituzte hainbat emakumek eskulan ikastaroan, eta horiexek dira, hain zuzen ere, kulturgunean erakutsi dituztenak.

Emakumeen Txokoak beste ikastaro batzuk ere eskaini ditu ikasturtean zehar, eta horietan parte hartu duten emakumeek sasoi bukaerako jaialdia egingo dute hilaren 14an. Besteak beste, umore bakarrizketa, bertso poteoa eta afaria egingo dituzte egun horretan.

Hona hemen, Sanagustinen jarri duten erakusketako irudi batzuk:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide