Erle habia kendu dute Sanjuandegiko etxe batetik

Uztarria.eus

Joan den ostegunaz geroztik, erle habia zegoen Sanjuandegiko Urbitarte auzoko etxe bateko balkoian. Berez, erlezainek kendu ohi dituzte halakoak, baina haien faltan, suhiltzaileak bertaratu ziren atzo, larunbata. Arropa bereziak jantzita kendu zuten habia, eta irudi ikusgarriak utzi zituen uneak.

(Argazkiak: Uztarria eta Juan Joxe Agirre)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide