Zortzi urte, irudietan

Uztarria.eus

Sanagustin kulturgunearen irekieraren zortzigarren urteurrena dela eta, erakusketa berezia jarri du Kulturaz kooperatibak kulturgunean bertan. Urteotan egindako egitasmoetan ateratako argazkiekin osatu dute erakusketa, eta irudiekin batera, proiektuaren izaera laburbiltzen duten panelak ere jarri dituzte kulturguneko hormetan. Erakusketa irailaren 2ra arte izango da ikusgai.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide