Emakumeen Txokoko eskaintzaren eskuorriak Nekane Azpiazuren diseinua izango du

Uztarria.eus

Joan zen ekainean ikasturte berriko eskaintza iragarriko duen eskuorriaren diseinu lehiaketa jarri zuten martxan Azpeitiko Udalak eta Emakume Txokoko kideek, eta lehiaketak badu irabazlea. Nekane Azpiazu azpeitiarraren diseinua hautatu dute epaimahaiko kideek eskuorria egiteko, eta hori dela eta, 300 euroko saria eskuratu du Azpiazuk. Idoia Arrizabalaga Udaleko Parekidetasun zinegotziak eman zion erabakiaren berri irabazleari. Udalak adierazi duenez, lehiaketaren helburu nagusia, besteak beste, emakume artisten lana eta horiek duten balioa ikusgarri egitea izan da. (Argazkia: Azpeitiko Udala)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide