Jende asko bildu dute Zezen Beltz asteburuko eguerdiko ekitaldiek

Uztarria.eus

Atzo, larunbata, Grand Prix solidarioan bezala, gaur eguerdiko Zezen Beltz XI. asteburuko ekitaldietan ere jende asko ibili da. 12:30ean, Erdikaletik plazara, sokamutur txikia egin dute. Erdikalean sokamuturrerako haur eta heldu ugari bildu da. Jarraian, plazan zezen txikiak eta poniak izan dira. Ordu berean, parrilan erretako saiheskia eta oilaskoa dastatzeko aukera eskaini dute Zezen Beltz elkartekoek. Edatekoa eta pintxoa bi eurotan erosteko aukera izan da. Zezen Beltzekoek elkartearen kamisetak ere saltzen jarri dituzte Sanagustinpean.

Gaur arratsaldean bukatuko dira Zezen Beltz XI. asteburuko ekitaldiak. 17:00etan helduen entzierroa egingo da Artzubitik herriko plazara eta buelta. Segidan, zezen bolaztatuak izango dira, Artzubian.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide