Odola emateko aukera izango da bihar arratsaldean

Uztarria.eus

Bihar, hileko azken asteazkena izanik, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Bihar, hileko azken asteazkena izanik, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako parada. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera.

Joan zen igandean omendu zituzten Urola Kostako odol-emaileak Loiolan. 139 odol emailek jaso dute aurten aitortza; horietako 34 ziren azpeitiarrak. Honako lotura honetan ikus daitezke igandeko ekitaldiko irudiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide