Sansebastianak 2020

Danborradetako taldeen kokapenak, zehaztuta

Uztarria.eus 2020ko urt. 16a, 15:04

Iazko helduen danborradako plazako irudi bat.

Igandean, San Sebastian bezperarekin, iritsiko da herrira helduen danborrada. Aurten iaz baino hiru talde gehiago aterako dira desfilean; guztira, 30 talde. 22:00etan hasiko da danborrada, eta dagoeneko zehaztuta daude taldeen hurrenkera nahiz parrokiako eta plazako kokapenak. San Sebastian bezperako umeen danborradan hamar talde aterako dira; horien plazako kokapena ere zehaztuta dago.

Entsegu parea eginda eta azkena egiteko atarian, baina dagoeneko helduen danborradarako prest dira 30 danbor taldeak. Igandean, San Sebastian bezperan, 22:00etan hasiko da desfilea, eta honako hurrenkera honetan aterako dira taldeak Olazko Andre Mariaren plazaren ondotik: Oñatzbideko gastadoreak, Oilo-Soro, Irrintzi, Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi, Izarraitz Txoko, Zokoa, Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Ollagorra, Loiolabide Zahar, Zulozabal, Loiolatxo, Itsasi, Harkaitza, Etxera, Arrantzaleak, Gure Ametsa, Ardozaleak, Iraurgi Saskibaloia, Mendizaleak, Barratsu, Zezenzaleak, Barrenetxea, Ilunpe, Inpernue eta Izarraitzpe.

Goikokaletik eta Artzubiatik aterako dira talde guztiak, eta horiek plazan behera, Done Jakue kaletik iritsiko dira Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara. Parrokiaren atarian kokatuko dira honako talde hauek: barruan, Zezenzaleak, Ardozaleak, Barrenetxea, Barratsu, Mendizaleak, Iraurgi Saskibaloia, Gure Ametsa, Arrantzaleak eta Etxera; elizako eremutik kanpo, Izarraitzpe, Inpernue, Ilunpe, Oñatzbideko gastadoreak, Oilo-Soro, Irrintzi, Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi eta Izarraitz Txoko; eta Perez Arregi plazatxoan, berriz, Zokoa, Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Ollagorra, Loiolabide Zahar, Zulozabal, Loiolatxo, Itsasi eta Harkaitza. Hona hemen parrokiako eta Perez Arregi plazatxoko kokapen planoa:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Behin parrokiako geldialdia bukatuta, Elizkalean barrena iritsiko dira taldeak Plaza Txikira, eta Enparan kalea eta Erdikalea zeharkatuta, plazara joango dira talde guztiak. Honako plano honetan ikus daiteke helduen danborradako taldeen plazako kokapena:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Umeen danborrada izango da San Sebastian egunean, astelehen goizean, eta ohi moduan, hamar talde aterako dira desfilean, baita karroza ere. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko bi talde, Iraurgi Ikastetxeko eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko hiruna talde nahiz Juan Antxieta musika eskolako eta Itsasiko talde bana aterako dira umeen danborradan. 12:30ean hasiko dute ibilbidea Arana eta Artzubia kaleetatik, eta Alde Zaharrean barrena itzulia eginda, plazan elkartuko dira talde denak danborradako piezak jotzeko. Honako hau da talde horien plazako kokapena:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

San Sebastian jaiak astelehen gauerdia pasatuta bukatuko dira. Hain zuzen ere, banderaren jaitsieran sei talde aterako dira: Basazabal, Ziripot, Landeta Egizale, Alkartasuna, Oilagorra eta Loiolabide Zahar. Horiek Alde Zaharrean kalejira egingo dute 23:15ean Bustinzuriko Errebaletik hasita, eta ondoren plazan joko dituzte San Sebastianetako piezak, festari agur esateko. Hona hemen, banderaren jaitsierako kokapen planoa:

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide