San Anton Pilota Txapelketa irabazi du Unai Alberdik

Uztarria.eus

Ostiral gauean jokatu zituzten San Anton Pilota Txapelketaren finalak Elgoibarren, eta promesa mailako txapela etxera ekarri zuen Unai Alberdi pilotari azpeitiarrak. Hirugarrenez jaso du txapela Alberdi II.ak; izan ere, aurreko bi edizioetan ere irabazi egin zuen finala. Partida orekatua izan zen ostiralekoa. Alberdi II.ak Morgaetxeberria izan zuen bikote, eta horiek 22 eta 19 nagusitu ziren De la Fuenteren nahiz Apezetxearen aurka. Gainera, azpeitiarra izendatu zuten finaleko pilotaririk onena. Goiko argazkian, goiko ilaran ezkerretik hirugarrena da Alberdi II.a. (Argazkiak: Barren.eus)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide