Iraurgi Berritzeneko ordezkaritza Fitur azokan izan da

Uztarria.eus

Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako Iraurgi Berritzen garapen agentziako ordezkaritza Madrilen izan da egunotan, Fitur turismo azokan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako eta Urola Kostako hainbat ordezkari publikorekin eta profesionalekin batera izan da azokan Jexux Mujika garapen agentziako turismo teknikaria. Urola bailarako eskaintza turistikoa erakutsi dute bertan, eta besteak beste, Urolako bide berdearen proiektuaren gaineko informazioa eskuragarri jarri dute halako bideei eskainitako gune batean. Argazkian, hainbat Gipuzkoako nahiz eskualdeko hainbat ordezkari politiko nahiz turismo sektoreko profesionalak, Fitur azokan. (Argazkia: Urola Turismo)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide