Ortzi Alberdi: "Produkzioari ukitu klasikoagoa ematen ahalegindu gara"

Urola Kostako Hitza 2020ko urt. 23a, 12:00

Rodeo taldeko kideak.

Rodeo Zestoako musika taldeak hirugarren diskoa kaleratuko du gaur, EP formatuan. Ezherrian izena du lanak, eta iaz hasitako bideari eustea dute helburu musikariek. Bihar, ostiralarekin, Azpeitiko Gaztetxean ariko da taldea diskoa aurkezten. Gainera, Ezpalak eta Polybius taldeak ere izango dira Gaztetxeko agertokian. 22:00etan hasiko dira emanaldiak.

Ortzi Alberdi Odriozola (Zestoa, 1996) Rodeo Zestoako musika taldeko kideetako bat da. Lau abestirekin eta sarrera kantu batekin osatu dute Ezherrian diskoa, eta gaur aurkeztuko du musika taldeak azken lana. Ostiralean eta zapatuan, gainera, aurkezpen kontzertuak eskainiko dituzte, Azpeitian eta Azkoitian. Alberdik azaldu duenez, "gogotsu" eta "ilusio bereziarekin" daude disko berria aurkezteko eta iaz hasitako bideari eusteko.

Ezherrian diskoa aurkeztuko duzue gaur. Zer dakar lan berriak?

Konposizioari dagokionez, musika aurreko diskoaren bide beretik doa. Produkzio prozesuan, soinuari garrantzia handia eman diogu. Eñaut Gaztañagarekin grabatu dugu diskoa. Lan digitala da oraingo hau ere, baina saiatu gara soinu naturalagoa ematen lanari. Produkzioari ukitu klasikoagoa edo ukitu analogikoagoa ematen ahalegindu gara. Alde horretatik aldaketa izango du diskoak.

Aurreko diskoen lerro beretik ondu al duzue lan berria?

Lerro beretik doa diskoa. Konposizio aldetik antzeko estiloa du, eta stone rockaren bariazio guztiak lantzen ditu. Estilo horretatik at ere aritu gara, ordea. Letrek ere betiko zentzua dute.

Zertan aldatu da taldearen ibilbidea lehen diskotik?

Lehen diskoa argitaratu genuenetik hona lortu dugu jendeak gu ezagutzea eta publikoaren gustukoa izatea. 2019. urtean kontzertuak emateko aukera gehiago izan genuela nabaritu dugu. Lehen diskoarekin edo haren aurretik, kontzertuak lotzeko lan gehiago egin behar izaten genuen. Iaz, behintzat, esfortzu gutxiago egin genuen kontzertuak ixteko. Badirudi jendeari gustatu zaiola egiten duguna, eta erraztasun handia da hori kontzertuak eskaintzerakoan.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide