Añares Riojari ihes egin dio garaipenak

Uztarria.eus

Añares ISBko taldekideak.

Azkoitiko kiroldegian izan zen partida atzo, eta lehen hiru laurdenetan Celta nagusitu zen; azkenengoan, berriz, ISB. Halere, ezin izan zuen neurketa irabazi Azpeitiko eta Azkoitiko taldeak. Sailkapeneko bederatzigarren postuan dira ISBko neskak gaur egun.

Añares Rioja ISBk ezin izan du Celta Zorka Recalvi taldea mendean hartu asteburuan. Hain zuzen ere, 66 eta 83 galdu zuten norgehiagoka ISBko neskek. Azkoitiko kiroldegian izan zen partida atzo, eta lehen hiru laurdenetan Celta nagusitu zen; azkenengoan, berriz, ISB, baina ez zitzaizkion lortutako puntuak aski izan neurketa irabazteko. Jaisa Nicole Nun izan zen etxeko saskiratzaile onena, 25 puntu batu baitzituen. Sailkapeneko bederatzigarren postuan da gaur egun Azpeitiko eta Azkoitiko taldea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide