Koronabirusa Azpeitian

Ekainaren 21era arte luzatu dute alarma egoera

Uztarria.eus

Espainiako Kongresuan gaur eman diote baiezkoa alarma egoera seigarrenez luzeatzeari. Azkena izatea aurreikusten du

Alarma egoera ekainaren 21a arte luzatzea onartu du gaur arratsaldean Espainiako Kongresuank, aldeko 177 botorekin; PSOE eta Unidas Podemos Espainiako Gobernua osatzen duten alderdien baiezkoarekin ez ezik, EAJren eta Ciudadanosen babesarekin eta ERCren abstentzioarekin onartu dute alarma egoeraren seigarren luzapena, eta azkena izango dela aurreikusten dutela esan dute gobernukideek. Saioan zehar eztabaida giro gogorra izan dute alderdi nagusietako ordezkariek, eta azken osoko bilkuretan ohikoa bihurtu den bezala, tentsio une ugari izan da.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidenteak COVID-19 gaitzak eragindako krisialdiaren "okerrena" igaro dela adierazi du saioan egin duen lehen hitzartzean, arinaldi fasearen balorazio ona egitearekin batera. Itxialdiko arinaldiaren hirugarren faseari ere egin dio erreferentzia, fase horretako erabakiak autonomia erkidegoetako presidenteen esku egongo direla nabarmenduz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide