Jende ugari bildu da gaur Josu Bereziartua mendizale azpeitiarraren Izarraiztik Everestera liburuaren aurpezken ekitaldira.
Mahaiburuan Jose Maria Bastida alkatea, Txetxu Urbieta liburuaren idazlea, Josu Bereziartua bera, Pako Iriondo Euskal Herriko Mendi Federazioko lehendakari ohia, Antxon Bandres egungo lehendakaria, Alberto Iñurrategi eta Juanito Oiarzabal mendizale ezagunak eta udaleko beste ordezkariak egon dira.
Liburua salgai
Liburuan herrian 5.000 pezetatan salduko da datorren ostiral eta larunbatean udaletxean bertan. Hortik aurrera, 6.000 pezetatan herriko eta kanpoko liburu-dendetan.