Herritarrek iritziak sartzeko aukera izango dute gaurtik aurrera, uztarria.com webgune honetan bertan. Horretarako, albistea sartzeko erabiltzen den formulario bera erabili beharko da hemen, gaia jartzen duen laukitxoan IRITZIA
ipiniz. Era honetara, iritzi artikuluak idazteko aukera emango zaie herritarrei.
Iritzi artikulu hauek, herriko gaien ingurukoak izango dira, eta, ez da iritzi-artikulu anonimorik onartuko. Horretarako e-posta laukitxoa betetzea derrigorra izango da, iritziak konfirmatzeko aukera izan dezagun.
Zerbitzu berri hau zuen gustokoa izatea espero dugu, eta animo!, ea denon artean komunikazio dinamikoa lortzen dugun.
Gogoratu, bestalde, albiste (eta orain iritzi) hauek jaso orduko, zure posta elektronikoan jaso ditzakezula. Horretarako aski duzu urrats hauek jarraitzearekin.