Aste honetatik aurrera Azpeitiko Kutxaren bulegoak arratsaldez itxita egongo dira, eta maiatzetik aurrera larunbatetako zerbitzua ere ezabatu egingo da. Honen aurrean, BEZERO bezala, nire haserrea azaldu nahi nuke, izan ere, erabaki honek oztopo handiak sortzen dizkigu gestioak egiteko orduan egun guztian zehar lanean gabiltzanoi. Ez al dago guri eskainitako zerbitzurik? Lanorduak galdu behar al ditugu?
Nire ustez, argia da Kutxa erabaki hau hartzera mugitu duen interesa: arratsaldez ibiltzen garen bezeroak ez gara nahikoa bulegoa irekita edukitzeak sortzen dituen gastuak konpensatzeko. Kutxa bezeroen zerbitzura al dago, ala bere interes hutsari begiratzen dio? Badakit kanpoko kajeroek ia zerbitzu guztiak betetzen dituztela, baina edozein momentutan akats baten edo zalantza baten aurrean beharrezkoa da pertsona baten babesa eta laguntza, ez da nahikoa makina soil baten aurrean egotea.