Orain bi aste,urte zahar gauean,ni eta nire mutil-laguna beste jende guztia bezelaxe kalera atera ginen urte berria ondo hasteko asmoz. Jendea txanpaina edaten zebilen,gu ere bai,eta maitasun giroa antzematen zen, muxuak hor eta muxuak han. Gu ere noizean behin muxukatu ginen kalean eta jendearen hatzak ikusten genituen alde guztietatik guri seinalatuz, agian arraroak suertatuko gintzaien. Baina okerrena Xoxote izeneko disko-pub horretan gertatu zen, bertoko jendea gu kanpora bidaltzen saiatu zen eta kolpeak, japoak, txistuak eta abar jasan genituen. Eta jende askok lagundu beharrean bizkarra eman ziguten.
Herri tolerante batean askeak gara garen bezalakoak izanda, bainan azpeitian ez. Sentitzen dut Azpeitian bizi diren gay denengatik baina emigratu beharko dute hiri handiren batetara zeren hemen oraindik prehistoria garaian bezala gaude.