Patxi Goenaga, azpeitiarra, euskara sailburuorde izendatu dute

Uztarria 2002ko urt. 15a, 20:01

Gaurko Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordean izendatu dute Patxi Goenaga Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde. Xabier Aizpuruaren ordez jardungo du postu horretan Patxi Goenagak.

Uztarriak azkeneko alean, urtarrilekoan, berri hau laster jakin zitekeela aurreratu zuen.

Kargu berria hartu ondoren, "Baliabideei ahalik eta etekin handiena ateratzea dut helburua" adierazi du Patxi Goenagak Euskaldunon Egunkarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide