Atzo egin zen helduen danborradako entseiu orokorra

Uztarria.com 2002ko urt. 18a, 17:01

Dena prest da Sansebastianetarako

Atzo 21:00etan Azoka plazan bildu ziren danborradan parte hartu behar duten helduen taldeak Azpeitiko Udal Musika Bandarekin batera, azkeneko entseiurako. Festa usainera gerturatu zen herritarren artean jardun zuten entseiuan.

Sansebastian bezperan danborra joko duten 16 taldeak (Zezenzaleak, Irrintzi, Txalintxo, Arauntza, Sanjuandegi, Sokoa, Landeta-Egizale, Alkartasuna, Itsasi, Harkaitza, Amnistia taldea, Arrantzaleak Gure Ametsa, Ardozaleak, Mendizaleak eta Barratsu) eta Julian Barrenetxe Abesbatza taldea, azken hau San Sebastian eguneko bandera jaitsieran irtengo da, Udal Musika Bandarekin batera Frantsesenaren gidaritzapean aritu ziren atzokoan. Bertara hurbildu ziren herritarren aurrean jo zituzten San Sebastian martxa, Soreasuko Sebastian, Diana, Tatiago, Idiarena eta Mandioko Polka.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide