Astelehenean Udaletxeko zenbait zerbitzu Sindikatu Zaharrera aldatuko dira

Uztarria.com 2002ko urt. 18a, 19:01

Urtarrilaren 21ean, astelehenean, Udaletxean igogailu berri bat jartzeko lanak hasiko dira, eta hori dela eta zenbait aldaketa izango dira udaletxean. Sarrera nagusia itxita izango da eta harrera, zerga-bilketarako bulegoa, sarreren erregistroa eta katastroa Sindikatu Zaharreko lehenengo solairuan izango dira lanek irauten duten bitartean, sei hilabetetan alegia.

Sarrera nagusian jarriko den igogailu honetarako 420708€ (70 milioi pezeta) aurrekontua aurreikusi da. Dagoeneko bada beste igogailu bat udaletxean, alboko sarreran, hain zuzen ere lanek irauten duten bitartean zabalik izango den sarreran. Alkatetza, udaleko idazkaritza, kultura, gizartekintza eta hirigintza orain bezalaxe mantenduko dira, hau da betiko lekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide