Festa Batzorde buruari zuzendutako eskutitza

Julian Barrenetxea abesbatza elkartea 2002ko urt. 19a, 19:01

Julian Barrenetxe Abesbatzak Festa Batzorde buruak idatzitako eskutitzari erantzunez eta gauzak argitzeko ondorengo bertsoa idatzi du.

Kaixo Beobide:

Kaixo Beobide:

Udaleko zinegotzia haiz Festa komisioko arduraduna eta azpeitiarrontzat gai inportantea dek hori.

Ni berriz herritar soil bat :

  • festak asko gustatzen zaizkidana.
  • kantatzea asko gustatzen zaidana.
  • ia 20 urtetan herrian korua sortu eta kantatzen nabilena.
  • herritarren poz eta tristura uneak kantuz girotzen edo leuntzen saiatzen dena.
  • egoten den politikoa egon kolaborazio hauekin jarraitzeko prest egoten dena.
  • nire konpromisoa eta lana herritarrekin egiten dudanez eta ez talde politiko jakinekin, askatasun osoarekin sentitzen nauk iritzia emateko.

Horregatik ondorengo hau ez dek eskaria, esijentzia dek. Arazo guztiei garaiz eta egoki irtenbidea ematea ez dek beti posible izaten. Baina, ezinbestekoa dek politiko batentzat, norbere akatsak estaltzeko herritarren arteko istiluak ez bultzatzea.

Abesbatzako elkarteko arduradunen zentzua estimatu diat arazo honi zuhurtasunez erantzuna ematerakoan: Festaren alde, inoren aurrean makurtu gabe. Bai horixe!. Hori da zentzuzkoa.

Bakoitzari berea: herriari festa eta informazioa egokia eta hiri, festa arduradun bezala gauzak argi uztea.

Nik kantuz eta tanborrez aurrera egingo diat humore onez.

Hik, datorren urterako egoki konponduko dualakoan, ondoko bertsoa dedikatzen diat eta agur t'erdi.

Herritar danborjole abeslaria

Beobideri dedikatutako bertsoa, "Udarregik" orain dela 100 urte kantatutakoa:

Azpeitiko herrian

eman ziren hitzak

kunplitu izan balira,

guretzako ditxak.

Esan aisa egin ziran,

kunplitutzen gaitzak:

jenio bana degu

pertsona bakoitzak.

Orain dira tatxak

bistan daude mantxak.

Esamiña egin zak,

baldin baderitzak…

gezurrak publikatzen

ez gatxebiltzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide