Mehatxua jaso bezain laster, Ertzantzak Epaitegia itxi eta inguruak miatu ditu. Ordu erdi bat itxita izan ondoren, ezer ez dutenez aurkitu ireki egin dute Epaitegi ingurua, hau da Euskal Herria kalea.
Iaz, martxoaren 28an, 22:35ean lehergailu batek eztanda egin zuen Azpeitiko Epaitegiko ate aurrean (ikus ondoko argazkia). Eztandaren ondorioz, Euskal Herria kaleko etxebizitza eta auto ugaritan kalteak gertatu ziren, eta epaitegiko atea eta horma bat txikituta gelditu ziren. Oraindik ere, Azpeitiko Epaitegia eraberritzeko lanetan ari dira.