Aurreko eztabaidak nahikoa eman duela-eta, berria irekitzea erabaki dugu jasotako eskaerei erantzunez. Honela, lehen inkestan genuen gaia, sokamuturrarena, orain eztabaidan izango duzue. Hemen daukazue eztabaida berri honetan parte hartzeko aukera.
Bestalde, aurreko eztabaida artxibatuta geldituko da, historikorako.
Berdin egin dugu inkestarekin ere. Berria ireki, eta zaharra historikora pasa.
Bestalde, parte-hartzaileei zera gogorarazi nahi diegu Uztarria.com-ekook: Eztabaidako foroa galdera horren inguruan eztabaidatzeko da, . Eztabaida edo inkesta berrien proposamenak, iradokizunak, kexak eta gainerakoak jakinarazteko, bidali mezu elektroniko bat uztarria@uztarria.com-era .