Miren Odriozola urtarrilak 27an abiatu zen Porto Alegrerantz (Brasil) Udalbiltzaren ordezkari moduan han ospatuko den Munduko Gizarte Foroan parte hartzeko. Porto Alegreko Foroa globalizazioari eta Suitzan urtero egiten den Munduko Ekonomiaren Foroari aurre egiteko sortu zen 2001.urtean.
Bi ponentzia aurkeztuko ditu han euskal ordezkaritzak: bata, autodeterminazio eskubidearen ingurukoa, eta, bestea, Zuberoari dagokion garapen lokalean jarduteko esperientzia bat.
Otsailak 6an itzultzekoa da Euskal Herrira Miren Odriozola.