Lehen sutea pasa den ostiralean gertatu zen, 19:00ak aldera hasi zen sua Izarraitzen, Eskuzta inguruan hasi eta zabaltzen joan zen, GI-631 errepidearen bestaldetik ia Lasaoko industrigunearen parera heldu zen arte. Sugarrek larrea, zuhaitzak eta basoko 200 hektarea inguru erre zituzten. Baserriren bat, GaztaƱazabal baserria kasu arriskuan egon bazen ere, suhiltzaileek lan egin zuten hau arriskutik kanpo izan zedin. Dena den, ez zen baserririk hustu suaren arriskuagatik. Goizaldera itzalia izan zen sua.
Larunbatean berriz, Azpeititik Urrakirako errepidearen inguruan gertatu zen sute txiki bat arratsaldeko lehen orduetan eta denbora batez errepidea itxita izan zen.